AN OUNCE OF PREVENTION: PROGRAMS TO PREVENT HOMELESSNESS IN 25 STATES

Saved in:
AN OUNCE OF PREVENTION: PROGRAMS TO PREVENT HOMELESSNESS IN 25 STATES. WASHINGTON, NATIONAL LAW CENTER ON HOMELESSNESS & POVERTY, 2009, 48 p.
Ref. 162273
Location: SIIS Archivo
Palabras clave:
Características servicio, Exclusión social, Programas de prevención, Sin techo, EE.UU.
Abstract:
Ameriketako Estatu Batuetan etxerik gabe diren pertsonen alde egiten duen abokatuen elkartea da NLCHP (National Law Center on Homelessness & Poverty). Urte oro, 2,5 eta 3 milioi ipar-amerikarrek etxerik gabe bizitzea zer den ezagutzen dute eta hauen artetik 1,3 milioi adintxikoak izaten dira. Une honetan, milioika biztanle etxerik gabe gelditzeko arriskutan dira, besteak beste, beren etxeetan bizitzeagatik errentaren %50 baina gehiago ordaintzen dutelako. Honen ondorioz, ustekabeko ordainen bat egin behar dutenean edo premiazko medikuaren beharra dutenean, familia askoren ekonomietan porrota gertatzen da eta etxerik gabe gelditzeko probabilitateak izugarri hazten dira. Egun, AEBetako Estatu askotan hazkunde esponentzialak ezagutu dituzte: Massachussets izeneko Estatuan, %33an hazi dira etxerik gabe aterpe baten babesa hartu duten familiak 2008 urtean; urte berean, New York hirian 2.747 familia hartu dituzte aterpetxeetan; Minnesotako Hennepin izeneko Konterrian, 2007 urtean aterpetxeetan hartutako 182 familietatik, 2008 hartutako 880 familietara hazi da babesa hartutakoen kopurua. Bestalde, etxerik gabe diren pertsonen alde egiteko inbertsioak urriagotu egin omen dira krisiaren ondorioz. Floridako Estatuan adibidez: 2009ko uztailara arte banatu behar zituzten aurrekontuak, jada, 2008ko azaroan xautuak zituzten; edota Illinois-eko Estatuan etxerik gabekoen alde egiteko aurrekontuak, 11 milioi dolar izatetik 3,4 milioi dolarretara gutxitu dira urtebetean.