GUIA DE MEDIACION INTERCULTURAL

Saved in:
GUIA DE MEDIACION INTERCULTURAL. Madrid, ACCEM, 2009, 85 p.
Ref. 160941
Location: SIIS Archivo
Palabras clave:
Enfoque pluricultural, Manuales, Mediación, Migración, Minorías
Abstract:
Accem-ek, etorkinen harrera eta arretan lan egiten duen Gobernuz Kanpoko Erakundeak, argitaratu gida honek, kultura arteko bitartekaritza zer den eta gure herrira datozen etorkinen gizarteratzea errazteko nola erabili daitekeen azaltzea du helburu. Hizkuntza erraz eta ulergarri batez eskplikatzen dira gidan bitartekari on batek landu behar dituen trebetasunak, hala nola, komunikazio gaitasuna, entzumen aktiboa, enpatia, asertzio-gaitasuna eta indarberritzeko ahalmena edo erresilientzia. Aldi bereran, kultura desberdinen arteko bitartekari lanak dituen berezitasunak azpimarratzen dituzte autoreek eta atzerritar eta bertakoen artean zubi gisa aritzeko jarraitu daitezkeen estrategiak azaltzen dituzte era eskematiko eta ulerterraz batean. Gidaren azken partean, bitartekari lana bete nahi dutenenei proposatzen zaizkien ezagutzek, jarrerek eta baliabideek praktikan nola funtziona dezaketen argitzeko, lan bila dabilen etorkin baten kasua azaltzen dute autoreek. Horrelako kasu baten aurrean lan-aholkulari batek eta bitartekari batek hartuko luketen jarrera erakusten dute autoreek eta batak zein besteak laguntza bila datorren pertsonari eskaintzen diotena aztertzen dute. Adibideak argi eta garbi erakusten du etorkinen bizi-esperientzia ulertu eta kontutan izatearen garrantzia eta, lan horri dagokionez, bitartekaritzak eskaini dezakeena asko dela.