THE HANDBOOK OF INEQUALITY AND SOCIOECONOMIC POSITION. CONCEPTS AND MEASURES

Guardat en:
SHAW, M., ET AL., THE HANDBOOK OF INEQUALITY AND SOCIOECONOMIC POSITION. CONCEPTS AND MEASURES. BRISTOL, POLICY PRESS, THE, 2007, 238 p.
Ref. 154609
Localització: SIIS 192.463
Palabras clave:
Calidad de vida, Concepto, Desigualdad social, Estadística, Estatus socioeconómico, Evaluación, Exclusión social, Indicadores, Manuales, Medición, Metodología, Pobreza, Tests
Resum:
Desberdintasuna eta bazterketa sozioekonomikoaren inguruko kontzeptuak eta adierazleak erabiltzeko oso gida didaktikoa den britainiar eskuliburua dugu hau. Lau ataletan banaturiko eskuliburuan, Galesen, Eskozian, Ingalaterran eta Ipar Irlandan gehien erabiltzen diren hogei desberdintasun eta bazterketari buruzko kontzeptuen definizioak eta bazterketa zein desberdintasun sozioekonomikoa neurtzeko tresnak adierazi dira. Lehenengo atalari dagokionez, kontzeptu bakoitzari lotutako definizioa, estekak, adibideak eta erreferentziak eskaintzen dizkigute egileek, zeinean gabeziaz, desberdintasunaz, etnizitateaz -batzuk aipatzen arren- jarduten diren. Bigarrenean, britainiar gizarte adituek osasuna, hezkuntza, gabezia, bizitza maila edo estatusa -besteak beste- aztertzeko gehien erabiltzen diren hogeita hamabi gizarte eta ekonomia adierazleen edukien berri ematen dute. Eskuliburuak, formulekin eta adibideekin lagundurik, desberdintasunaren inguruan ikertu ahal izateko hamahiru tresna praktikatzeko parada ematen digu. Adibidez, errentaren banaketa neurtzeko adierazlerik erabiliena den Gini indizea, osasun bazterketa neurtzeko erabilitako Prestonek sortutako desberdintasun maldaren indizea (SII) edo desberdintasun indize erlatiboa (RII) gizarte estatistika tresnen artean aipatzen dira. Era berean, metodologia, teoria eta estatistika kontzeptuak erabiltzeko aholkuak eskuragarri jartzen ditu eskuliburuak bere azkenengo atalean. Hitz batean, ikasle edo gizarte jardueretan aritzen diren aditu, ikertzaile edo profesionalentzako oinarrizko eskuliburua da, ez bakarrik Erresuma Batuan aritzen direnentzat, baizik eta beste herrialdetan gizarte-bazterketan interesaturik daudenentzat edo dihardutenentzat.